Oboea eta tronpa ikasleen esku

Guaixe 2011ko ekainaren 13a

Haize Berriak Bandak sakandarren artean oboe eta tronpoi ikasketak bultzatu nahi ditu. Helburu horrekin, datorren ikasturtean instrumentu horietan matrikulatzen diren sakandarren esku jarriko ditu musika tresna horiek, beti ere etorkizunean bandan jotzeko asmoa badute. Datorren ikasturtean, lehen aldiz, oboe ikasketak egin daitezke Sakanan, Olaztiko Musika Eskolaren eskaintzari esker. Matrikula epea ekainaren 17an, ostiralean itxiko da. Bestalde, Altsasuko Musika Eskolan tronpa ikasteko aukera dago. Matrikula epea irekita dago ekainaren 16ra, ostegunera arte.EskaerakInstrumentuak eskuratzeko interesa duenak bandarekin harremanetan jarri daiteke bandahaizeberriak@hotmail.com helbidearen bidez.