Molinak 23. garaipena eman dio Rural Kutxari

Guaixe 2011ko ekainaren 14a

Afizionatuen Rural Kutxa talde sakandarra ez da garaipenekin aspertzen. Izan ere talde sakandarreko Antonio Molina izan zen garaile atzo Ataunen jokatutako lasterketan, Lazkaomendiko igoeran eraso egin eta helmugara bakarrik heldu eta gero. Bidelan taldeko Jon Garate bigarrenari 17 segundo atera zizkion. Denboraldiko lehendabiziko garaipena lortu du Molinak, eta 23. garaipena eman dio Rural Kutxari. Bezperan, Beasaingo Loinaz probako helmugan bigarrena izan zen Antonio Molina, hain zuzen ere bere taldekide Francisco Garciaren atzetik. Doblete ederra egin zuen Rural Kutxak, garaipenak pilatuz.