Bilduk aldaketa ekarri nahi du

Guaixe 2011ko ekainaren 14a

Udalak osatzerakoan Bilduko zinegotziek udal guztietan adierazi zuten aldaketa politiko, soziala eta instituzionala hitzetik ekintzetara eramateari helduko diotela. "Erronketako bat egoera demokratikoa lortzea izanen da" eta horren alde lan eginen dute udaletatik, "guztion eskubide zibil eta politikoak onartuak izan daitezen". Bilduko kideek "bortxa adierazpen guztiak behin betiko eta baldintzarik gabe desagertu daitezen eskatzen dugu, baita mehatxuak, presioak, jazarpenak, atxiloketak eta torturak ere". Bilduk Sorturen legeztatzea eskatu zuen larunbatean. Aldi berean, presoen egoerari behin betiko irtenbidea eskaini behar zaiela esan zuten Bilduko zinegotziek, eta biktimei oro har ere. Udal jarduerari dagokionez, Bilduk ziurtatu zuen herritar guztiendako eginen dutela lan eta "parte hartze demokratiko eta zabala bulkatuko dugu, elkarrekin eztabaidatuz, guztion parte hartzeaz erabakiz eta horretarako bitartekoak jarriz". Herrian txertatutako udalaren eta herritar aktibok nahi dituztela nabarmendu zuten.