Ikastolakoak Ziordian festan

Guaixe 2011ko ekainaren 13a

Iñigo Aritzako ikastolako ikasturte despedidako festa larunbatean ospatu zen Ziordian. Eguerditik aurrera animazioa izan zen kaleetan musika eta hainbat tailer baitzeuden. 330 pertsona izan ziren bazkaltzera bildu zirenak. Ondoren, omenaldien txanda iritsi zen. Merezitako errekonozimendua jaso zuen Flores-Mendia familiak ikastetxeko kide 25 urtez izan delako. Amaia San Roman idazkaria ere omendu zuen ikastolak jubilatu den honetan. Bazkaldu ondoren, perkusioa, kantua, dantza eta musa izan ziren nagusi. Perkusioa lantzeko 30 danbor eraman zituzten eta txikienak izan ziren haiekin nagusi. Festak eguzkia estali arte iraun zuen.