Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko hilean Altsasuko enplegu bulegoaren bidez sinatu ziren 322 kontratuetatik %10 besterik ez dira mugagabeakIbarreko 8 herritan behera egin du, lautan berdin mantendu da eta hirutan igo daHirugarren hilabetez jarraian langabeziak behera egin du Sakanan. Maiatza akaberan 29 sakandar gehiago zeuden lanean. Lana opatu duten guztiaek, batek ezik, Altsasuko enplegu bulegoaren bidez lortu dute, besteak, berriz, Iruñekoaren bidez.Langabetuen generoari dagokionez, emakumezkoak dira gehienak 821 ( 21 gutxiago), hau da, %57,77. Gizonezko langabeak, berriz, 600 dira, (16 gutxiago) %42,22.SektoreakEnplegu bulegoan izena emanda dauden sakandarren erdiak, %52,63, zerbitzuetan lan egin nahiko luke. Hala eskatu dute 748 pertsonek (6 gehiagok). Industrian aritzeko prest 449 sakandar daude (38 gehiago), hau da, ibarreko langabetuen %31,59. Eraikuntza arlorako sakandarren 104 eskaera daude (6 gutxiago), eta langabe guztien %7,31 izanik.Lana bilatzen ari direnen %2,39 abeltzaintzan aritzeko prest daude. 34 pertsona guztira (3 gutxiago). Azkenik, aurretik lanik egin ez duten sakandarren kopuruak ere behera egin du, 86 dira orain (4 gutxiago), %6,05. NafarroaNafarroan maiatzaren akaberan apirilean baino 1.018 langabetu gutxiago izan ziren eta, guztira, 42.772 langabetu. Haietatik 22.687 emakumezkoak dira eta 20.085 gizonezkoak. Imelda Loreak, Lan eta Arriskuen Prebentzioko zuzendari nagusiak, esan zuen "hiru hilabetez jarraian langabeziak behera egin du, eta guztira 3.000 langabetu gutxiago daude; horrek esan nahi du hoberako bidea sendotzen ari dela".Langabezia herrika Herria Langabetuak AldeaArakil 49 0Irurtzun 160 -9Irañeta 2 -2Uharte A. 55 -5Arruazu 7 -1Lakuntza 73 0Arbizu 55 -7Ergoeina 11 0Etxarri A. 142 -15Bakaiku 15 +1Iturmendi 16 +1Urdiain 23 -7Altsasu 673 -69Olazti 113 +1Ziordia 27 0