Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Muga guztien gainetik, independentzia leloa hartuta Arabako Lautada, Gipuzkoako Goierri eta Sakanako herritarrek bat eginen dute Hirumugan. Hiru eskualdeak bat egiten duten mendira joateko deia egin du ezker abertzaleak. Aurten ekitaldiaren 16. edizioa ospatzen da eta, estreinakoz, larunbatean ospatuko da, bihar. Sakandarrek hitzordua 10:00etan dute jarrita Ziordiko gaztetxean. Handik abiatuko da mendi ibilaldia eta, behin goian, eguerdian ekitaldi politikoa eginen da.Hainbat arrazoi tarteko aurten sekula baino beranduago eginen da Hirumuga. Hori dela eta, mendi martxara mugatuko da egitaraua.