Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Donostiako Sprint Triatloia1.Matthew Pellow (Australia): 1:00:466.Urko Berdud (Sakana T.T.): 1:01:5229.Javier Borrega (Sakana T.T.): 1:06:1276.Felix Benjumea (Sakana T.T.): 1:09:24125.Fidel Jimenez (Sakana T.T.): 1:16:56Zarauzko Triatloia1.Clemente Alonso (Salamanca): 3:40:42279.Mikel Lakuntza (Sakana T.T.): 4:50:30435.Juantxo Azurmendi (Sakana T.T.): 5:07:56Donostiak Sprint Triatloia hartu zuen igandean. Ia 400 triatleta aritu ziren (0,75 km igerian, 20 km bizikletan eta 4,5 km korrikan), eta azkarrena Matthew Pellow australiarra izan zen (1:00:46). Emakumezkoetan Charlotte Macshane izan zen lehena (1:06:24). Proban aritu ziren Sakana Triatloi Taldeko kideak bikain aritu ziren. Nabarmentzekoa da Urko Berduden lana. Altsasuarra seigarrena izan zen helmugan, meritu handiz (1:01:52), eta probako lehen juniorra izan zen. Taldekako sailkapenean Sakana Triatloi Taldea zortzigarrena sailkatu zen.Eta larunbatean, Zarautzen 550 triatleta inguruk osatu zuten Zarauzko Triatloi prestigiotsua (2,5 km igerian, 76 km bizikletan eta 20 km korrikan). Salamanca Triatloi Klubeko Clemente Alonso nagusitu zen guztien artean (3:40:42). Sakana Triatloi taldeko Mikel Lakuntza 279.a sartu zen helmugara, eta Juantxo Azurmendi 435.a.Peñagarikanotarrak bikain AntsoainenAntsoainek Nafar Kirol Jolasetarako baliagarria zen triatloi proba hartu zuen larunbatean Antsoainen. Mutilen benjaminen mailan (50 m igeri, 1,7 km bizikletan eta 450 m korrikan) Sakana Triatloi Taldeko Gaizka Peñagarikano bigarrena izan zen. Eta haurren mutilen mailan (200 m igeri, 6 km bizikletan eta 1,5 km korrikan) Urko Peñagarikano izan zen azkarrena.