Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iñigo Aritza eta Andra Mari ikastoletako mendi taldeek igandean Eginoko Lezen antolatutako eskalada eguna arrakastatsua izan zen oso. Gurasoek eta seme-alabek elkarrekin txangoa egitea zen asmoa. Horrela, tirolina bat eta eskalatzeko bi bide prestatu zituzten, haur eta helduen gozamenerako. 80 pertsona baino gehiago bildu ziren, giro ederrean, eta bertan geratu ziren bazkaltzera, paella ederra prestatu baitzuten.Altsasuko Mendigoizaleak RespumosoraAsteburuko irteera antolatu dute Altsasuko Mendigoizaleak taldekoek Pirinioetara. Aragoiko Pirinioetako Tena bailarako Piedrafitako zirkoan Respumoso izeneko aterpea dago, 2.220 metroko altueran. Bada, bertara joko dute Altsasuko Mendizaleak taldekoek, eta bertako paraje ederretan barna irteerak eginen dituzte asteburuan.