Lehen mailako final erdiak jokoan

Guaixe 2011ko ekainaren 15a

Sakanako Emakumeen Frontenis Txapelketa azken txanpan dago. Lehen mailan bi multzo daudenez, aurreko asteburuan final laurdenak jokatu ziren eta ostiralean, garagarrilaren 17an, final erdiak jokatuko dira Olaztin. Aldiz, bigarren mailan txapelketako final erdiak jokatu ziren aurreko asteburuan eta badakigu zein diren final handia jokatuko duten bi bikoak: Izaskun-Mirentxu eta Jone-Espe. Sakanako Emakumeen IV. Frontenis Txapelketako finalak hurrengo asteburuan jokatuko dira, ekainaren 24an. EmaitzakLehen maila (final laurdenak)Yolanda-Uxua 10 / Mireia-Elena 22Beronika-Maite 22 / Eunate-Eider 17Nerea-Amaia 12 / Ainhoa-Txaro 22Aristorena-Aristorena 19 / Rakel-Bea 22Bigarren maila (final erdiak)Maider-Leo 16 / Izaskun-Mirentxu 22Oihana-Garbiñe 9 / Jone-Espe 22Asteburuko partidakLehen maila (ekainaren 17an, ostiralean, Olaztin. Final erdiak)19:00etan: Mireia-Elena / Beronika-Maite19:30ean: Ainhoa-Txaro / Rakel-Bea