Igandean kadeteen Lizarraga Saria jokoan

Guaixe 2011ko ekainaren 17a

Burunda Txirrindularitza Taldeak antolatuta, igandean, garagarrilaren 19an, XVIII. Lizarraga Saria egonen da jokoan, kadeteen mailako lasterketa. Ohi denez, proba Lizarragako San Adrian festetan jokatzen da. Txirrindulariak goizeko 11:00etan abiatuko dira Lizarragatik, eta guztira 53 km osatuko dituzte atzera ere Lizarragara heltzeko. Jakina, Lizarragako portua zailtasun nagusiena izango da.Bestalde, txirrindulari juniorrek larunbatean lasterketa dute Arren, 17:00etan (74 km).  Eta eskoletakoek proba jokatuko dute larunbatean Eguesibarren, 17:00etatik aurrera. Afizionatuei dagokienez, larunbatean 23 urtez azpikoak Truziosen ariko dira, 10:30ean (103 km), eta igandean, 23 urtez azpikoek eta elite mailakoek 52. San Bernabe Klasikoa jokatuko dute Logroñon, 10:15ean (111,5 km).