Ihabar-San Donato-Euskal Herriko Erdigunea, plan polita iganderako

Guaixe 2011ko ekainaren 17a

Arakilgo Kultura Taldeak mendi martxa bat antolatu du garagarrilaren 19rako, iganderako. Ihabarko plazatik goizeko 8:00etan abiatuko dira ibiltariak, lehenik eta behin Beriaingo San Donato baselizara joateko. Indarrak berreskuratu ondoren, Euskal Herriko Erdigunea izango dute helburu, bertatik atzera ere Ihabarrera jaisteko. Gutxi gorabehera bost ordu eta erdiko ibilbidea izanen da. Bukaeran, bazkaria izango da Hiriberriko Txiteran. Nagusiek 15 euro ordaindu beharko dute eta haurrek 7 euro. Informaziorako, Arakilgo udalera jo (948 500 101 telefonoa). Bihar XII. Aralarko Mendi IbilaldiaBihar, garagarrilaren 18an, larunbatarekin, Nafarroako eta Euskal Herriko Mendi Ibilaldien Zirkuituaren barruan dagoen XII. Aralarko Mendi Ibilaldia abiatuko da Lekunberritik, Ttutturre elkarteak antolatuta, goizeko 6:00etan. 46 km-ko mendi ibilbidea da, 1.700 metroko desnibela duena eta Aralarko paraje zoragarrietan barna ibiliko dena.