Uda atariko bertsoak Lakuntzan

Guaixe 2011ko ekainaren 16a

Bertso-afaria izanen da Jon Maia eta Andoni Egañarekin Kultur illek bertso-poteoa eta bertso-afaria ekarriko ditu asteburuan. Tabernaz taberna edo mahaiaren inguruan, bertsoak izanen dira protagonista. Jon Maia eta Andoni Egaña lagun dituztela, lakuntzarrek bertsotan agurtuko dute udaberria. Luxuzko bikotea Lakuntzan indarra hartu du uda atariko bertso-afariak. Aurten luxuzko bikotea izanen dute mahaiaren buruan, Jon Maia eta Andoni Egaña. Bata nola bestea lakuntzarrak zirikatzeko prest etorriko dira.Andoni Egañak ez du aurkezpenik behar. Zarauztarrak lau txapel ditu eta Txapelketa Nagusiko azken zazpi finaletara sailkatu da. Bestalde, ezaguna da sorkuntza eta gazteen euskara mailan egin duen lana.  Jon Maiak ere ibilbide oparoa du. Txapelketa Nagusiko azken hiru finaletara sailkatu da. Bereziki nabarmentzekoa da azken txapelketan lortutako hirugarren postua. Gipuzkoarrak bertsolaritza gazteengana hurbiltzen jakin du. Ezagunak egin ziren Negu Gorriak taldearendako egin zituen bertsoak eta doinuak. Karidadeko benta musika taldearekin bertsoak beste musika estilo batzuekin uztartu ditu. Elkartea mustutzenLakuntzako bertsozaleek bihar arratsaldeko 20:00etan dute hitzordua. Arratsaldean tabernaz taberna bertso-poteoan berotuko dute giroa. Ondoren, afaria izanen dute Lakuntzako Pertza elkartean. Berrikuntza lanen ondoren, berriki ireki ditu ateak Lakuntzako elkarteak. Hura mustutzeko modu polita izanen da bertso-afaria.