"Zart eginez "Belztu da itsasoa. hautsi da ispilua. Ez dira udatiarrak Musu puskak lurrean" hondarzako hilotzak"HAIKUAk dira irakurri berri dituzun poema labur horiek, irakurle. Jatorriz japoniarrak diren hiru lerrotako poemak, gutxi gora behera, 5-7-5 silabetakoak. Ez dute ez errimarik ezta metaforarik ere, nahiz Josetxo Azkonak aitortu zuen bere haikuetan metafora maiz erabili izan duela, XVII. mendeko Matsuo Bashó maisuak hurrengo haikuan egin bezala: "Bideak ahitu nau lur antzuetatik doaz nire ametsak"Poesia klase honetan ohi denez, idazle nafarrak (Iruñea, 1953) ez du bere burua bertso lerroetan agertzen, haikuak subjektibismotik gutxi baitauka eta, ondorioz, ni-a baztertu egin behar delako. Argazki-kamarak errealitateari nola, haikuak idazlea inguratzen duen ingurumariaren xehetasunik txikienari ere hala errepararazten dio."Iragana bare dago "Mediku kontsulta.Errotari geldian. Begi itxia kez daude lo,Begietako herdoila" zabalak ez daude behe." Sotiltasuna maite du Josetxo Azkonak: poesiak badu erretorika karga bat, ezinbestean. Baina niretzat poesiaren muina da erretorika hori guztia kentzea eta mamira jotzea. Ez zait gustatzen erretorikaz kargatutako poesia. Ni ez naiz batere barrokoa. Minimo hori da interesatzen zaidana. Eta haikuen kasua da hori. Materiala kenduz joatea, elementu formal batzuk errespetatuz. Adibiderik behinena da: hitz bat ere ez faltan, bat ere ez sobera.Eta horrelaxe Ryokan haiku egileak hauxe idatzi zuen: «Lapurrak ilargia ahaztu zuen leihoan».Izaskun Etxeberria Zufiaurre