Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Berri agentziek zabaldu dutenez, Espainiako Poliziak dendetan lapurtzen zuen talde bateko 9 kide atxilotu zituen. Iruñeko Polizia Buruzagitzak jakinarazi duenez, merkatu beltzean irteera erraza duten informatika, telefono eta informatika dendetan lapurretak egin eta gero produktuak saltzeaz arduratzen zen taldea. Haien jarduera eremua Hego Euskal Herria eta Errioxa zen.Aurreko asten izan ziren atxiloketak: Altsasun, Etxarri Aranatzen eta Antsoainen. Zabaldutakoaren arabera, Altsasun bizi zen Logroñoko 35 urte S.V.A. zen taldeko burua. Harekin batera, sortzez eibartarra den 42 urteko F.J.S.B. eta 32 urteko I.S.O. bikotea ere atxilotu dituzte Altsasun. Etxarri Aranatzen eta Antsoainen atxilotutako 6 pertsonetatik 2 jatorriz portugaldarrak dira. Azken horiek laprututako materiala merkatu beltzean saltzeaz arduratzen ziren. Bestalde, operazio batean Espainiako Poliziak hiru altsasuar atxilotu ditu. Azken atxiloketa horiek droga trafikoarekin omen du zerikusia.