Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateak jakinarazi duenez, Nafarroako 20 udal eta mankomunitatek haien euskara zerbitzuetan ordezkapenak egiteko kontratazio-zerrenda osatzen ari dira. Izena emateko epea hilarekin batera despedituko da. Interesatuek eskaerak Berriozarko Udaletxean (Kaleberri 7) aurkeztu behar dituzte, 8:00etatik 13:30era. Argibide gehiagorako jo euskara@berriozar.es helbidera edo 948 300 359 telefonora (Berriozarko Euskara Zerbitzua).