Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ibarreko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetatik jakinarazi dutenez, dagoeneko mendekotasuna duten pertsonendako laguntza teknikoak eta mugikortasunerako laguntzak eskatzeko aukera dago. Mendekotasuna onartuta duten pertsonendako, besteak beste, ohe artikulatuak, jasogailuak, igogailuak edota gurpildun aulkiak erosten dituztenek dute aukera diru-laguntza eskatzeko. Gastua fakturaren eta ordainagiriaren bidez frogatu beharko da. Agorrilaren akaberara arteko aukera dago aukera diru-laguntzak eskatzeko. Informazio gehiago behar dutenek Gizarte Zerbitzuetara jo dezakete.