Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzoko 32,1 km-ko erlojupekoak erabaki zuen Suitzako Itzulia. Fabian Cancellara izan zen erlojuaren kontrako proban azkarrena, RadioShackeko Andreas Klödeni 9 segundo eta Levi Leipheimerri 13 segundo aterata. Eta hain zuzen ere, azken honek irabazi zuen Suitzako Itzulia, erlojupekoan egindako lanari esker, ordura arte lider izandako Lampreko Damiano Cunegori sailkapen orokorrean lau segundo aterata. Euskaltel-Euskadi taldeko Jorge Azanza altsasuarrak lan txukuna egin du. Atzoko erlojupekoan 93a sartu zen, 4:21era, eta sailkapen orokorrean 23.a sailkatu da, 25:21era.