Txapelak janzteko ordua

Guaixe 2011ko ekainaren 24a

Gaur jokatuko dira finalak, 18:30etik aurrera, Olaztiko udal pilotalekuanSakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak hainbat talde eta entitateren laguntzarekin - Etxarri Aranazko Gure Pilota elkartea, Olaztiko pala arduradunak eta Olazti eta Etxarri Aranazko Udalak - antolatutako IV. Sakanako Emakumeen Frontenis txapelketako finalak gaur jokatuko dira, garagarrilaren 24an, ostiralean, Olaztiko udal pilotalekuan, 18:30etik aurrera.Maiatzaren hasieratik hona hasierako ligaxka, final laurdenak eta finalak jokatu dira. Gaur onenen txanda izanen da eta partida bikainez gozatzeko aukera izango dute Olaztiko udal pilotalekura hurbiltzen diren zaleek. Ondoren, sari banaketa izanen da.Lehen mailako finalerdiakMireia-Elena 22 / Beronika-Maite 10Ainhoa-Txaro 9 / Rakel-Bea 22Final handiak (gaur Olaztin)18:30ean: Bigarren mailako 3. eta 4. postuak: Oihana-Garbiñe / Maider-Leo19:00etan: Lehen mailako 3. eta 4. postuak: Ainhoa-Txaro / Beronika-Maite19:30ean: Bigarren mailako finala: Izaskun-Mirentxu / Jone-Espe20:00etan: Lehen mailako finala: Rakel-Bea / Mireia-Elena