Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iskiza Sakana klubak 2011-2012 denboraldirako izena ematea zabalik daukaIskiza Sakana Gimnasia Erritmiko Klubak hurrengo denboraldirako aurrematrikulazio epea zabalik dauka. Sakanako edozein neskak edo mutilak eman ahal du izena bertan, gimnasia erritmikoa gustukoa izanez gero. Jarduera Altsasun burutuko da, eta adinaren araberako ordutegia zehaztu dute. Izena emateko ondoko telefonora hots egin behar da, 609 437 686, astelehenetik ostiralera, 16:30etik 22:00ak arte. Bestela, cdiskiza@hotmail.com postara mezua bidali daiteke. Haurraren izen-abizena eta jaiotza data eskatuko dituzte. Ordutegia-2006-2007an jaiotakoak: Astelehenetan 17:30etik 18:30era eta asteazkenetan 17:00etatik 18:00etara.-2003-2005ean jaiotakoak: Asteartetan 17:00etatik 18:00etara eta ostegunetan 17:00etatik 18:00etara.-2003-2005ean jaiotakoak: Asteartetan 17:00etatik 18:30era eta ostegunetan 17:00etatik 18:30era.-2002 urtetik aurrera jaiotakoak: Astelehenetan 18:30etik 19:30era eta asteazkenetan 18:00etatik 20:00etara.