Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur hasiko dira, Castellonen, Espainiako Txirrindularitza Txapelketak. Afizionatuen mailako txirrindulariak eta profesionalak lehiatuko dira bertan. Rural Kutxa afizionatuen mailako talde sakandarrak ez du huts egingo, ezta Rural Kutxa talde kontinental profesionalak ere. Bestalde, Orbea taldean Xabier Zabalo olaztiarra ariko da. Euskalteletik azaldu dutenez, Egoi Martinez, Pablo Urtasun eta Gorka Verdugo izanen dira Castellonen. Eta Movistar Team taldetik Imanol Erbitik ez du huts eginen. Gehienak lasterketan ariko dira, eta batzuk erlojupekoan.Rural Kutxak bi txirrindulari apartatu dituRural Kutxa talde kontinental profesionalak bi txirrindulari apartatu ditu ustez Andorrako botika batean egindako operazio polizialarekin erlazioa izan ahal dutelako, eta hala izanen ditu egoera argitu bitartean. Nonbait, Andorrako botika horrek botikak eta substantzia dopanteak saltzen zituen internet bidez. Rural Kutxak azaldu du dopingarekiko tolerantzia zeroa duela. Halaber, txirrindulari taldeak gaineratu du bi txirrindulariek gaia argitzeko bere bitarteko guztiak jarriko dituztela.