Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanan badira lagunartean geratu eta astebururo irteerak egiten dituzten motorzaleak. Horietako taldetxo batek Euskal Trail Motardsekin bat egin du. "Iaz sortu zen taldea, interneteko foro baten bidez. 86 kide gaude, baina antolatu izan ditugun irteeratan 30 inguru biltzen gara" azaldu digu Jose Luis Izagirre "Iza" altsasuarrak. Berarekin batera beste sakandar batzuk dira taldeko kideak: Roberto, Julio eta Rufo altsasuarrak, Sergio lakuntzarra, Clemente dorrobarra eta Angel uhartearra. Orain arte hilero egin izan dute irteeraren bat.EHko lau puntuak lotuBiharko, garagarrilaren 25erako, Euskal Herriko lau puntu kardinalak edo muturretan dauden herriak lotzea da Euskal Trail Motards taldearen helburua. Hitzordua goizeko 8:00etan jarri dute Itziarren. Sakandarrak 6:30ak inguruan aterako dira bertara iristeko. Itziartik Bizkaiko Lanestosara joko dute, mendebaldera, jarraian Araba eta Nafarroa zeharkatu eta Kortesera heltzeko, hegoaldera. Segidan, Nafarroa zeharkatu eta Zuberoko Eskiula herrira helduko dira, ekialdera, eta gero, Lapurdiko Samatzeraino joko dute iparra lortzeko. Ibilbidea Itziarren despedituko dute.Guztira 860 km izango dira eta 12 ordutan egitea espero dute. Luzea eta gogorra izango da, erresistentziakoa. "Deialdia zabala da eta nahi duen oro hurbildu daiteke gurekin I. Raid Lau Haizetara, Euskal Herria puntatik puntara zeharkatzera" dio Izak.www.trail-motard.mforos.comEuskal Trail Motards taldearen informazio guztia.