Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Arabako Lautada, Gipuzkoako Goierri eta Sakanako herritarrak Hirumuga mendian bildu ziren, ezker abertzaleren deiari erantzunez. Ezker abertzaletik nabarmendu zen Hirumuga ekitaldia "polita" dela "lurraldetasuna eta Euskal Herria muga guztien gainetik herri bat dela aldarrikatzeko".Hauteskundeak eta beste hainbat arrazoirengatik urteroko hitzordua atzeratu egin behar izan zuten. Aurtengo edizioa "trantsizio urtetzat" jo zuten, baina larunbatean bertan heldu den urtean ekitaldia "indartsu eta gogor" berreskuratzeko asmoa azaldu zuten.