Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urdiaingo futbol zelaian despeditu zuten ikasturtea Arbizuko, Iturmendiko, Urdiaingo eta Olatzagutiko eskoletako ikasleak asteartean. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek bildu ziren eta joko zelaia bestelako jarduerekin bete zuten: ur, are, burbuila, makillaje, globo eta bestelako txokoetan primeran pasa zuten goiza, zein bere albiziora. Eguerdi aldera herrian barna kalejira egin zuten gero berriz jolastera bueltatzeko.Batzuk kalejiratik bueltatzerako helduenek aurrez landuta zegoen grafittia osatu zuten. Jolas, barre eta ongi pasaz agurtu zuten ikasturtea lau eskoletako ikasleek.Asmoak eta salaketaDespeditzen den ikasturte honetan lau eskolek koordinatzaile bat izan behar zuten. Baina ez aurten ez hurrengo urtean ere ez dute izanen. Iturmendiko eskolako irakasle Genaro Paniaguak Beleixe Irratian (FM 107,3) esan duenez, "nahiko minduta gaude koordinatzaile faltagatik". Hezkuntza Departamentuaren 2007-2011 plangintzan jasoa zegoela jakinarazi zuen Genarok. "Horregatik, duela bizpahiru urte hasi ginen elkarlanerako prestatzen". Genarok Sakanako irrati euskaldunean esan du egitasmoa ez dela topaketak eta festa egitea soilik. "Proiektu pedagogiko komun bat da, eskolen izaera kontuan duena".Olatzagutiko irakasle den Edurnek Beleixe Irratian (FM 107,3) zehaztu duenez, "koordinatzaile gabe zerbait egin genezakeela uste genuen. Gure kabuz koordinatuz, lan estrarekin". Lan horren emaitza izan dira ikasturte honetan egindako topaketak, irteerak, kanpaldia edo eskolek egindako blogak. Azken horien bidez eskoletako ikasleak harremanetan egon dira.Ikasleak dagoeneko oporretan daude; ez, ordea, irakasleak. Ikasturtea itxi eta heldu denera begira jarri dira. Ikasturte berrian ere lau eskolak elkarlanean jarraitzeko asmoa dute.