Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eragileak asteartean, 19:00etan, Sakanako Mankomunitatearen Lakuntzako egoitzan biltzera gonbidatu dituzteSakanak bizi duen krisi larriari erantzuna emateko sortu zen Abian plataforma. Hainbat jarduera egin baditu ere, Abian-ek helburu nagusietako bat larrialdi mahai bat sortzea izan du. Plataformak mahaiaren inguruan krisiak kolpatu dituen sektore guztietako ordezkariak bildu nahi ditu. Abian-eko kideen iritziz "norberaren analisiak partekatzea eta guztion artean konponbideak bilatzen saiatzea ahalbidetuko luke mahaiak, Sakana bizi eta lan leloa bideragarri egiteko".Abian plataformako kideek uste dute krisiari irtenbideak proposatzeko eta gauzatzeko garaia iritsi dela. "Guztion artean urratsak eman nahi ditugu norabide horretan". Horregatik deitu dute astearteko krisi mahaia. Haren inguruan bilduta, "helburua da egoerari aurre egiteko hausnarketak eta proposamenak bideratzea. Beti ere, modu irekian eta positiboan, adostasunak bilatzen eta jarrera eraikitzaileaz".DinamikaBilera eraginkorra izan dadin, Abian-eko kideek eragile bakoitzari eskatu diote bilerara bi pertsona bidaltzea. Horrekin batera, lehen bilerara egoeraren diagnostikoa eta proposamenak idatziz eramateko ahalegina egitea eskatu du Abian-ek. Ekarpen horiek aldez aurretik ere e-postaz egin daitezke, helbide honetara zuzenduz: abianplataforma@gmail.com.Bileraren deitzaileek azaldu dutenez, "mahaiaren dinamika honen funtzionamendua, ezaugarriak eta emaitza posibleak ezin dira aldez aurretik finkatu". Horixe asteartean bertan finkatuko litzateke. Hala ere, hutsetik ez hasteko oinarria izan daitekeen proposamen irekia zabaldu du Abian-ek eragileen artean.Bilerara gonbidatuta daude alderdi politikoak, Mankomunitatea, langileen eta enpresarien erakundeak, gizarteko eragileak eta beste.