Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nahi bai jakin zer duzun buruan neska! Garai guztietako kanturik ederrena, ziur aski. Inoiz gizon batek idatzi ezin izan duen abestia. Zeure eta ez beste inoren esku aurkitzen den pieza. Nahi bai jakin, ezagutu eta neure egin. Neureak egin zeure irri, kezka eta algarak.Maiz, ezagutzen ez dugun abesti bat entzun eta lehen doinutik dakigu hortik aurrera geure bidelagun izango dela. Nik gauero entzuten dut abesti hori. Garai guztietako kanturik ederrena da eta lokartu aurretik iragana, oraina eta geroa nahasten dizkit. Irriaz, itxaropenaz, nostalgiaz, sufrimenduaz... Etorkizunez beteriko historia gogorraz. Zapalketa historiaz, gutxiago izatearen historiaz, dena onartu beharraren historiaz, bortxaren historiaz, baina bai: Etorkizunez beteriko historiaz. Goizean goiz esnatu eta paperera pasatzeko asmoz, ez dut lehen hitza ere oroitzen. Badakit hor dagoela, badakit garai guztietako kanturik ederrena dela, baina ez dut doinu hunkigarri horren oroitzapen xume bakarra ere.Jabetu naizela uste dut. Ez da nire abesti bat. Zeurea besterik ez: EMAKUME.Pello Reparaz