Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Corpus Christi Eguna da eta behar bezala ospatzeko Aralarko santutegian hiru elizkizun izanen dira. Aurreneko biak, 10:00etakoa eta 11:00etakoa meza isilak izanen dira. 12:30ean meza nagusia izanen da. Hura despeditzean santutegitik Trinitateko ermitaraino prozesioan joanen dira bildutakoak. Hiru elizkizunen ondoren nahi duen guztiak Aralarko Mikel Goiaingeruaren irudia gurtzeko aukera izanen du. Bestalde, goizean zehar aitortzak egiteko aukera ere izanen da santutegian. Aralarko aingerua, bestalde, bere ibilbidean Sakanan izan da egun hauetan. Igandean Ihabarren egon zen, astelehenean Ergan irintarrek errogatiba egin ondoren, Aizkorbe eta Irurtzundik pasa zen, gaua Irañetan pasatzeko. Atzo arratsaldean Uharte Arakilera iritsi zen goiaingerua. Aralarko aingeruaren irudiak bederatzi egun emanen ditu Uharte Arakilen.