Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eleak, eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimenduak deituta, atzo makina bat herritan kontzentrazioak egin ziren. Euskal Herria Libre eta Legala leloa izan zuten kontzentrazioak eta haien bidez Espainiako Auzitegi Nazionalen hasitako epaiketa salatu nahi zen. Bateragune auziko zortzi auzipetuei sostengua azaldu nahi izan zieten.Eleak mugimenduak biharko manifestazioa deitu du Donostian. Euskal Herria Libre eta Legala. Eskubide guztiak guztiendako leloarekin, 17:30ean abiatuko da Boulebarretik.