Nafarroako zinema Madrilen

Guaixe 2011ko ekainaren 29a

Uda hasieran Nafarroako zimena ikusgai dago Madrilen. Aukera hori eskaintzen du Nafarroako Gobernuak Madrilen duen ordezkaritzak. Laugarren urtez jarraian Espainiako Filmotekako Doré zinemak Nafarroa Zinema Erakusketa hartuko du ekainaren 28tik 30era. Montxo Armendarizen, Karlos Alastrueyren eta Helena Taberna altsasuarraren lanak eskainiko dituzte. Emanaldietan zinemagileak mintzatuko dira. Atzo mustu zuten zikloa, Montxo Armendarizen azken lanarekin, No tengas miedo filmarekin. Nafarroako zinemagileak haurtzaroan sexu-abusuak sufritutako emakumearen historia kontatzen du. Gaur, asteazkenean, Lodo lanaren txanda izanen da Karlos Alastruey zinemagileak tankera surrealistan egindakoa. Filmaren bukaeran filmaren zuzendariaren eta Javier Tolentino zinema-kritikariaren arteko solasaldia izanen da. Altsasuko zuzendari Helena Tabernak itxiko du zikloa ekainaren 30ean. Altsasuarrak azken lana aurkeztuko du, Nagore dokumentala. Iruñeko Klinika Unibertsitarioko psikiatra batek 2008ko Sanferminetan Nagore Laffage erizaintzako ikaslea hil zueneko gertakaria eta ondoko epaiketa lantzen du. Saioa INAAC Ikus-entzunezko Arteen eta Zinemaren Nafarroako Institutuko zuzendari Koldo Lasak aurkeztuko du saioa. Altsasuko zinemagilea ere hantxe izanen da.