Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sergio Morillok Basajaun y las lindes de los bosques film laburra aurkeztuko du gaur, 20:00etan, Nafarroako Filmotekan. Zuzendariak basoaren eta izadiaren defentsan jarri ditu euskal mitologiako pertsonaiak. Gizakia azkeneko basoaren mugara iritsi da hura suntsitzeko asmoz, baina han Basajaunekin topo eginen du eta, bere lagunekin batera, aurre eginen diete gizakiei. Hori ikusita baso ustiatzaileak mitoen ehiztaria kontratatuko du. Sergio Morillok "kondairak eta istorioak kontatzearen garrantzia" azpimarratzen du.Filmean bat egiten dute aktore errealek eta ordenadorez sortutako pertsonaiek, gehienak 3 dimentsiokoak. Irudietako batzuk Urbasan grabatu zituzten 2010eko abuztuan. Filma muntatu ondoren, gaur estreinatuko dute.