Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uraren behe hornidura Sakanako Mankomunitatearen esku utzi dute Irurtzunek, Lakuntzak, Arbizuk, Bakaikuk, Iturmendik, Urdiainek eta Olatzagutiak. Herri horietako etxeetaraino ura eramateaz eta sarea mantentzeaz Sakanako Mankomunitatea arduratzen da. Aurten hasi da horretan. Zerbitzua eskaintzearekin batera, kobraketak egiten ere hasi da. Ibarreko erakundetik jakinarazi dutenez, urteko lehen lauhilekoari dagokion ur tasa dagoeneko kobratu dute. Hala egin diete ordainketak helbideratuak dituztenei. Ordainketak helbideratu gabe dituztenek jakinarazpena jasotzen dutenetik hilabete bat dute urte tasa ordaintzeko.