Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak Olatzagutiko porlandegiari biomasa erregai gisa erabiltzeko eman dion baimena dela eta, Nafarroako Berdeak (NB) alderdia kontra azaldu da. "Inguru hurbilean bizi diren pertsonendako arrisku konprobatua eta nabarmena da". NBk nabarmendu du errausketak gas kaltegarri eta CO2 ugari atmosferara isurtzea dakarrela. Horren aurrean, sorlekuan hiri hondakinen banaketa selektiboa egiteko plana martxan jartzea eskatu du NBk, Baita haiek birziklatze integrala eta biometanizazioa. Sorlekuan prebentziorako eta kudeaketa sistema integralak ezartzea proposatzearekin batera, NBk biogasa eta konposta sortzeko udal mailako zentral txikiak ezartzea proposatu du, "lanpostuak sortu, energia aurreztu eta konposta sortzeko". Balioztapenaren bertuteakHorien alde egin du Olatzagutiko Cementos Portland Valderrivas lantegiko zuzendari Jose A. Garciak. Diario de Noticias egunkarian larunbatean argitaratutako idatzian, Garciak balioztapenaren defentsa egiten du haren aldeko argudioak emanez: pet-cokearen erabilera murrizteak CO2 emisio gutxiago dakartza; petrolio prezioen mendekotasuna murrizten du, kostuen %30 baita; Europako Batasunak aldaketa klimatikoaren eta negutegi gasen kontrako politikarekin bat dator balioztapena. Horrekin bat egiten ez duten porlandegiak ez direla lehiakorrak izanen ere nabarmendu du.Horrekin batera, Garciak dio gizarteak sortutako hondakinak biltegiratzea eta desegitea administrazioendako kostu bat dela eta balioztapenak horri konponbidea emanen liokeela. Garciak ukatu egin du atmosferara isuri kaltegarririk izanen denik. Balioztatuko liratekeen hondakinak pet-cokeak baino metal astun gutxiago dituztela ere nabarmendu du Garciak. Porlandegian 160 langilek lan egiten dutela gogorarazi ondoren, Olatzagutiako Udalari elkarrizketa eskainiz despeditu du gutuna.