Beroak izugarri gogortu zuen 7. Camille Xtrem. Bezerra eta Zubizarreta izan ziren garaileak, eta Angel Arrieta eta Jone Pelaez Nafarroako txapeldunakSakandarrak VII. Camille Xtrem lasterketanGizonak1.Walter Becerra: 3:06:374.Angel Arrieta: 3:18:0523.Jose Luis Beraza: 3:45:2551.Jose Javier Maiza: 4:04:4359.Fermin Gabirondo: 4:08:1167.Iker Bueno: 4:11:4981.Patxi Rubio: 4:20:1093.Alberto Razkin: 4:24:26138.Iban Gonzalez: 4:46:41152.David Oroz: 5:01:32156.Javi Arakama: 5:07:35Jon Arrietak proba utzi behar izan zuen. Emakumeak1.Izaskun Zubizarreta: 3:52:0210.Jone Pelaez: 5:18:41*Oharra: Antolakuntzak ez du jokalarien jaioterriko daturik eman, eta, hortaz, gerta daiteke sakandarren baten datua kanpo utzi izanaBero sapa ikaragarriagatik igandean ez zen giro Izaban. Hala ere, 251 korrikalarik ekin zioten 7. Camille Xtrem proba gogorrari. 31,6 km, tartean Ezkaurre gaina, eta 2.040 metroko desnibel positiboa zuten aurrez aurre. Antolakuntzak aurreikusita zituen hornidura guneak handitu zituen, eta ibilbidean barna edari hornidura puntu gehiago jarri zituen. Hala ere, proba infernu hutsa izan zen guztietandako, baina meritu handiz 230 korrikalari inguru heldu ziren helmugara. Gainontzekoek proba utzi behar izan zuten.Sestao Alpino taldeko Walter Becerra benezolarra izan zen garaile, sekulako erakustaldia eman eta gero (3:06:37). Gainera, Ezkaurre gaina igotzen - ia 3 km-ko altuera eta 800 metroko desnibela - denbora onena egin zuen, 33:43, eta, horregatik, IV. Iñaki Otxoa de Olza Memoriala saria jaso zuen. Oargi taldeko Jokin Lizeagari 3:38ko aldea atera zion. Aipatzekoa da Aralar Mendi klubeko Angel Arrietak lasterketa bikaina egin zuela. Laugarrena izan zen (3:18:05), 11:28ra, eta probako lehen nafarra.Emakumezkoetan Bidebietako Izaskun Zubizarretak ez zuen areriorik izan (3:52:02). 9 minutu eta 25 segundoko aldea atera zion Aizkardi taldeko Aitziber Ibarbiari. Jone Pelaez izan zen proban aritu zen sakandar bakarra. Ezkaurre gainean glukosa igoera izan zuen altsasuarrak, baina ezinegonari buelta eman eta helmugara heltzea iritsi zen, hori bai, lehertuta. 10.a izan zen, lehen nafarra, 1:26:39ra (5:18:41).Aipatzekoa da hainbat sakandar aritu zirela lasterketan, eta ongi aritu zirela. Arrieta eta Pelaez Nafarroako txapeldunakCamille Xtrem proba Nafarroako Mendi Lasterketen Koparako baliagarria izateaz gain, Nafarroako Txapelketa ere bazen. Horrela, Angel Arrieta uhartearra eta Jone Pelaez altsasuarra izan ziren Nafarroako txapeldunak. Halaber, proba ere Euskadiko Txapelketa zen, eta hor Walter Becerra eta Izaskun Zubizarreta izan ziren garaile.