Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Idiazabalgo Kasongo Lunda gobernuz kanpoko erakundeak garagarrilaren 25ean 24 tona materialez betetako edukiontzia bidali zuen Kongora. Materiala biltzerakoan Herriak Elkarlanean eta Gipuzkoako Elizbarrutiko Misio Ordezkaritzaren laguntza izan du. Baita Sakanako bi enpresen laguntza ere: Cocinas Lacunza eta Salmen Etxea. Aurrenekoak 2 sukalde eman ditu eta bigarrenak 18 ispilu. Material guztia Kongoko Popokabaka herrira bideratuko dira. Han Izalgo moja jesuita bat dago eta berak jasoko du materiala. Erabilera anitzeko gela bat egiteko erabiliko dute.