Goi mailako finalak

Guaixe 2011ko ekainaren 27a

Jone-Espe eta Mireia-Elena izan dira txapeldunakFinal ikusgarriak hartu zituen ostiralean Olaztiko udal pilotalekuak. Sakanako Emakumeen IV. Frontenis Txapelketako finalak zeuden jokoan, eta bertara hurbildu ziren zaleek goi mailako partidez gozatzeko aukera izan zuten.Aipatu txapelketa Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatu du, hainbat talde eta entitateren laguntzarekin, tartean Etxarri Aranazko Gure Pilota elkartea, Olaztiko pala arduradunak eta Olaztiko eta Etxarri Aranazko Udalak. Maiatzaren hasieran hasi zen txapelketa eta bi mailatan jokatu da, lehen mailan eta bigarren mailan.Ikusle dezente animatu ziren ostiraleko finalak zuzenean jarraitzera. Lehenik eta behin bigarren eta lehen mailako 3. eta 4. postuak zehazteko partidak jokatu ziren. Bigarren mailan Oihanak eta Garbiñek huts egin zutenez, Maider eta Leo sailkatu ziren hirugarren. Eta lehen mailan, Ainhoa eta Txarok 22-16 hartu zituzten enpean Beronika eta Maite, hirugarren postua eskuratuz.Balorazio onaPartida guztiak izan ziren ikusgarriak baina final handiek beste xarma, tentsio eta jakinmina izan zuten. Gure Pilota taldeko Aristorenak adierazi zuenez "final ikusgarriak izan dira, estuak eta goi mailakoak", eta ikusleek ere hala bizi eta jarraitu zituzten partidak. Bigarren mailako finalean Jone eta Espe etxarriarrak nagusitu ziren Izaskun eta Mirentxuren aurrean, eta lehen mailako finalean Mireia eta Elena gailendu zitzaizkien Rakel eta Beari.Txapelketaren balorazio positiboa egin zuen Aristorenak. Pegarik jartzekotan, ordutegi aldaketak aipatu zituen. "Ikasketak, lana edo beste txapelketak direla, ordutegi aldaketa asko egin behar izan ditugu" azaldu zuen. Ziurrenik hurrengo urtean segida izango du txapelketak.Finalak Bigarren mailako 3. eta 4. postuak: Oihana-Garbiñe 0 - Maider-Leo 22Lehen mailako 3. eta 4. postuak: Ainhoa-Txaro 22 / Beronika-Maite 16Bigarren mailako finala: Izaskun-Mirentxu 15 / Jone-Espe 22Lehen mailako finala: Rakel-Bea 16 / Mireia-Elena 22