Lau sakandar Tourrean

Guaixe 2011ko ekainaren 28a

Martinezek, verdugok, urtasunek eta erbitik talde lana eginen dute. jose luis arrieta movistar taldeko zuzendaria izango daBihartik, uztailaren 2tik uztailaren 24ra jokatuko da mundu mailako txirrindularitza proba ezagunena: Frantziako Tourra. Lau sakandar izango ditugu: Euskaltel-Euskadi taldean hiru - Egoi Martinez, Gorka Verdugo eta Pablo Urtasun - eta Movistar Team taldean Hiriberriko Imanol Erbiti.Aurten Frantziako proba entzutetsuan debutatuko duen Pablo Urtasun urdiaindarrak Beleixe irratian (FM 107.3) azaldu zuenez, "pozik" dago Tourrean ariko delako, eta Tourrekoak "egun oso gogorrak" izanen direla adierazi du. Talde laranjako txirrindulari sakandarren lana Samuel Sanchez lagundu eta babestea izango da. "Taldeak bi helburu ditu: lehenik eta behin etapa bat irabaztea. Helburu zaila baina lortu daitekeena. Eta pixkat zailagoa izan daitekeena, Samuel podiumean sartzea" nabarmendu du Urtasunek. Izan ere iaz Samuel laugarrena izan zen, eta aurten ere goian egoteko aukerak baditu, egun txarrik ez badu behintzat. Contador, Schleck eta Samuelen podiuma izango ote den galdetuta "zergatik ez?" erantzuten du Pablok. Dena den, Bassok eta Evansek Tourra oso ongi prestatu dutela eta beste faborito asko podiumaren lehian sar daitezkeela gaineratu du Urtasunek, "baina ea Samuelek lortzen duen. Guretzat oso sari polita litzateke". Bere lan zehatzaz galdetuta lehen egunetan Samuelekin egotea tokatuko zaiola pentsatzen du. "Lehen 10 eguneko etapak pixkat bigunagoak dira, eta bere ondoan egongo nahiz. Hortik aurrera Egoi eta Gorka gehiago sartuko dira eta Pirinioetako etapetan indarrak gorde beharko ditut" zehaztu du. Tourrean "munduko jenderik gogorrena joaten da momenturik onenean, eta beroarekin gogorrago egingo dira gauzak" azaltzen du. Baina zaleen babesak egoera eramangarriagoa bilakatzen du. "Sufrimendu hori gainean daramazunean oso ongi etortzen da gertuko jendea han ikustea. Oso pozgarria da eta animo handia ematen du" nabarmendu du. Arrieta zuzendari lanetanAurtengoa bigarren Tourra izango da Imanol Erbitirendako. Gainera, Movistar Team gidatuko duen Jose Luis Arrieta uhartearraren zuzendaritzapean ariko da Hiriberrikoa. Arrietak onartu du "errespetua" ematen diola Tourrean zuzendari lanetan debutatzeak, baina"behin etapak hasita, besteak moduko lasterketa izango dela".Taldeak ez du lider argirik. Amador, Intxausti, Arroyo, Costa, Gutierrez, Kiriyienka, Ventoso, Rojas eta Erbiti dira ariko direnak. Helburua etapa garaipenak lortzea izango da. Imanol Erbitik talde lana egin beharko du, baina suertatuz gero, bere aukerak aprobetxatzeko parada ere izan dezake.Tourrik estuenaAurtengoa azkenaldietako Tourrik estuena izango dela aurreikusten da. Alberto Contador eta Andy Schleck dira faborito nagusienak, baina ikusteko dago Giroko garailea behar bezala errekuperatu den. Basso, Cunego, Evans, Wiggins, Vinokourov, Leipheimer eta Samuel Sanchez dira beste faboritoak. Tourra larunbatean hasiko da Passage du Goisen, 191,5 km-ko etapa lauarekin. Igandean taldekako erlojupekoa jokatuko da (23 km), eta hurrengo egunetako etapak lauak izango dira, esprinterrendako aproposak. Etapa garrantzitsuena 18.a jotzen da, Galibierrekoa, 19. etapa, L´Alpe-d´Huezekoarekin, eta 20. etapako Grenobleko elojupekoarekin batera.Tourreko datuak (21 etapa. Guztira 3.430,5 km)-10 etapa lau, esprinterrendako aproposak.-6 goi mendiko etapa, horietatik 4 mendatetan despeditzen direnak.-Erlojupeko indibidual bat, 42,5 km-koa.-Taldekako erlojupekoa, 23 km-koa-2 atseden jardunaldi. -Xehetasunak: Guztira 23 portu gainditu beharko dituzte, tartean Galibier mitikoa bitan, aurten Tourrak lehen aldiz Galibier pasatu zuela 100 urte betetzen baitira. Pirinioek eta Alpeek goi mailako ikuskizuna eskainiko dute.