Berdud ikusgarri Donostiako Nazioartean

Guaixe 2011ko ekainaren 28a

Sakandarrak XXVI. Nazioarteko San Sebastian Triatloian1.Francesc Godoy: 2:06:4017.Urko Berdud: 2:19:10 (lehen juniorra)69.Javier Borrega: 2:28:36118.Alberto Martinez de Lagran: 2:34:38317.Juantxo Azurmendi: 2:55:25640 triatleta inguruk hartu zuten parte igandean jokatutako XXVI. Nazioarteko San Sebastian Triatloi prestigiotsuan. Beroak eragin handia izan zuen eta, horren isla, 107 triatleta erretiratu egin ziren. 1,5 km igerian, 40 km bizikletan eta 10 km korrikan egin behar izan zituzten. Bartzelonako Francesc Godoyk australiarrak menpean hartu zituen, helmugara bakarrik helduz (2:06:40). Emakumezkoetan, aldiz, Natalie Van Coevorden australiarra izan zen nagusi (2:23:46).Aipatzekoa da Sakana Triatloi Taldeko Urko Berdud gazteak egindako lana. Sailkapen orokorrean 14. Postuan heldu zen helmugara (2:19:10), probako lehen juniorra izanik. Ibilbide bikaina darama altsasuarrak eta urtetik urtera gora doa. Gainontzeko sakandarrak ongi aritu ziren. Horren erakusgarri, taldekako sailkapenean Sakana Triatloi Taldea 12.a izan zen.