Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Egin Dezagun Bidea ekimenaren Nafarroako sustatzaileak deitu dute etziko manifestazioa. Eguberri ondoren egin zen Bilbon presoen aldeko manifestazioaren ondoren sortu zen ekimena. Sustatzaileek euskal preso politikoen eskubideak errespetatzea eta Euskal Herrira ekartzea eskatzen dute. Haiendako hori aurreneko pausoa izanen da "errepresaliatu politiko guztien amnistia eta etxeratzea lortzeko bidean". Egin Dezagun Bidea ekimenaren sustatzaileek nafarrei dei egin diete igandeko manifestazioan parte hartzeko. "Espetxeen arloko politikak aldatu, eta gatazkaren irtenbideari begira jarri behar du, eta horretarako ezinbestekoa da euskal preso politikoek jasaten dituzten muturreko egoerak desagertzea". Manifestazioan parte hartzeko dei egin diete eragile sozial eta politikoei, baita gatazka konpontzeko bidean aurrera egiten jarraitzearen alde dauden pertsona guztiei ere. EskaerakSustatzaileek presoak haien eskubideekin Euskal Herriratzea eskatu dute. Horrekin batera, biziarteko zigorrik ez aplikatzea eta zigorra edota haren hiru laurdenak bete duten presoak kaleratzea ere eskatu dute. Aldi berean, ekimeneko sustatzaileek gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoen kaleratzea exijitu dute. Horrekin batera, espetxeetako isolamendu eta bakardade egoerak desagertzea eskatu dute ere. Egin Dezugun Bidea ekimeneko kideen iritziz "Presoak Euskal Herrian elkartzea eta kartzeletako muturreko egoerak desagertzea larrialdi politikotzat eta, areago, giza larrialditzat jotzen ditugu". Sakanako sustatzaileak Oihane Etxeberria, Aiora Barandiaran, Oier Lakuntza, Castillo Suarez, Luis Igeltz, Fran Balda, Jose Campos, Ione Lazkoz eta Maria Luisa Mariñelarena.