Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Herrien Arteko Txapelketako 2. mailako finalean Arbizuk Lodosa izango du aurkari bihar LabritenAsteburuan jakinen da 46. Nafarroako Herrien Arteko Txapelketako garaileak nortzuk diren. Lehen mailan Doneztebek Iruñea izango du aurkari igandean Iruñeko Labritek hartuko duen finalean. Bigarren mailako finala bihar jokatuko da, 17:00etan, eskenatoki berberean, Iruñeko bomboneran. Kasu honetan Arbizuk lortu du finalera heltzeko balentria, Atarrabia bidean utzi eta gero. Lodosa da beste finalista, Irunberri gainditu eta gero.Arbizuko Aldabide taldean kontentu daude lortutakoarekin. Joxe Mari Berastegik adierazi digunez "Herrien Artekoa torneo inportantea da, kategoria guztien lana baloratzen delako. Klub bakoitzeko lau biko aritzen dira, kimuak, haurrak, gazteak eta helduak, eta partida guztietan lan ona egitea ezinbestekoa da. Erregulartasuna hartzen da kontuan. Arbizuko Aldabide finalera iristea gauza oso polita izan da". Arbizuarrak gaineratu duenez, "pilotariendako oso berezia izanen da: Labriten aritzea, final giroaz gozatzea... ".Esan dugun moduan, Arbizuk Lodosa izango du aurkari bihar Labriten, 17:00etan. Final estua espero da, Erriberakoek ere maila bikaina eman baitute. Ea txapela Arbizura datorren.ArbizuKimuak: Iosu Oletxea-Urtzi NazabalHaurrak: Mikel Galartza-Iñaki GurutxarriGazteak: Koldo Murgiondo-Joanes MendinuetaHelduak: Mattin Ezkurdia-Arkaitz Arruti