Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udarekin batera astebururako Pirinioetara bi mendi irteera proposatu dituzte Sakanako bi mendi klubek. Zehazki, larunbatetik igandera bitarteko egonaldia eginen du Altsasuko Mendigoizaleak taldeak Pirinioetan, Echo bailarako Gabarditoko aterpetik aterata (1.360 m) Bisaurinen (2.760 m) tontorra egiteko asmoz.Etxarri Aranazko Larrañeta elkartekoek ere asteburu pasa eginen dute Pirinioetan. Estatu frantziarreko Akitanian dagoen Lescun herri edo komunatik aterata, Huescako Anso herriko Linza aterperaino heltzea (1.340 m) eta atseden hartu eta gero, hurrengo egunean mendi ibilbidea Echoko bailarako Ozako oihanean despeditzea da asmoa.