Udaberria joan da eta Zea Maysek ez digu abestirik egin uda datorrela jakin dezagun. Hala ere beroak azkar gogoratu digu zein urtarotan gauden, eta San Juan suek azkar piztu dute uda-gogoa gutako askorengan. Berehala oporretan joango naiz, atzerrira. Aurrekoan kuadrilarekin afaltzen hitz egiten genuen oporren inguruan, bidaiak... eta azkar konturatu ginen gutako askok Internet bidez erosten eta prestatzen dituela. Ez dakit bidaia-agentziek zer nolako negozioa izango duten, baina argi dago gauza asko aldatzen ari direla. Horregatik gai horren inguruan idaztea bururatu zitzaidan.Bidaia asko hegazkina hartzen hasten dira. Horretarako leku asko daude, eta propaganda egin behar gabe, rumbo.es bezalako orrialdeek, edo atrapalo.com eskaintza onak izaten dituzte. Hala ere, gomendioa nahi baduzue, bertan begiratu zer den eskaintzen dutena eta gero saiatu merkeena den aerolinearekin zuzenean egiten, askotan dirua aurrezten da horrela. Noski, hegazkina behin hartuta arazoarekin topatuko zara: hotelak eta bestelakoak ere beharko dituzue. Horretarako nik egiten dudana da gida bat lortzea. Gida on bat, turismoarentzat baino bidaia prestatzeko egiten diren horiek. Trotamundos edo Lonely Planet izan daitezke adibide onak. Baina ez hori bakarrik, aurretik bertara joan den norbait ezagutzen baduzu laguntza eskatu ahal diozu: gomendioak, nora, nola, noiz... guzti hori. Eta Interneten informazio ugari lortu behar da. Lagun batek esaten zidan denbora gehiago pasa zuela ordutan Japoniara eginiko bidaia prestatzen, dokumentatzen, idazten... Japonian eman zuen denbora baino. Lekuen gaineko informazio ona nahi baduzue, nire gomendioa http://lonelyplanet.com/thorntree da. Foro ikaragarria, informazio infinitoarekin, eta bertan dagoen jendearen informazio ugarirekin.Gustatzen zait ere leku bat baino gehiagora joan nahi badut, baina zailtasunak baditut nora joan erabakitzeko, http://flickr.com/ helbidean argazki batzuk begiratzea. Argazki txukunak dituzten lekuek inbidia ematen didate... eta hara joatea erabakitzen dut.Hala ere hau ez da beti horrela izan. Azken urteotan bidaia luzeagoen apustua egiten badut, lehen Interraila egin izan dut. Interrail hori antolatzeko lekurik onena, dudarik gabe, Alemaniako trenbideen enpresarena da: http://bahn.de/ Pena da Altsasuko geltokia ez dagoela datu-basean, baina Hendaiatik abiatuta Europako edozein lekura iristeko egin beharreko ibilbide, ordutegi eta bestelako guztiak agertzen dira. Eta dudarik balego eta gomendioak behar, lekurik onena, dudarik gabe http://www.inter-rail.org/ da. Benetako entziklopedia bat. Hauxe da bidaia Internet bidez prestatzeko gida txikitxo bat. Baina leku askoz gehiago daude, duda gabe. Ezagutzen badituzue... partekatu lagunekin eta guztiok irabazle!Galder Gonzalez