Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Belarrarendako laugarren legegintzaldia izanen da gabinete-buru izaten. 1999-2003 legegintzaldian izan zen lehenaLarunbatean hartu zuten kargua Nafarroako Gobernuko kontseilari berriek, tartean Lourdes Goikoetxea Zubeltzu. Olaztiarra Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko buru izanen da. Goikoetxeak aldamenean beste sakandar bat izanen du departamentuan. Izan ere, olaztiarraren kabinete-burua Javier Belarra Gorrotxategi kazetari altsasuarra izanen da.Belarra, 1964an jaioa, ezkonduta dago eta bi seme ditu. Kazetaritza ikasketak egin zituen Universidad de Navarran. Bere prestakuntza hainbat ikastaro eta mintegirekin osatu du (kable bidezko telebista, bortizkeria kirolean, ur-politika, komunikazio politikoa eta instituzionala). Belarrak kazetari ibilbide gehiena Diario de Navarran egin zuen. 1986an kirol eta tokiko sailetan lanean hasi zen. 1989an egunkari bereko eskualde atalera pasa zen eta handik politika sailera. Azpiegituren jarraipena egin zuen.