Japoniako tribuak

Guaixe 2011ko uztailaren 8a

Mangak eta animeak gizartean izaten diren tribuetan ere eragina izan du. Badaude betiko rokabilly, yupi edo ta pijoak baina komikien inguruan ere zenbait tribu sortu dira edota nahiz eta mangak zuzenean ez sortu, bere eragina izan du.Tribu hauetako asko Harayuku auzoan biltzen dira astero, soilik handik pasatzen den jendeak haiek ikusi eta argazkiak egiteko. Nahiz eta batzuetan ideologiarekin ere zerikusirik izan, normalean soilik janzkeran ezberdintzen dira. Hona hemen zenbait adibide eta ezaugarri nagusiak.Decorer: Zenbat eta nabarmenago, orduan eta hobeki. Hori da beraien leloa. Normalean eskuz eta beraiek eginiko arropaz janzten dira. Beraien itxura gehiegikeria hutsa da. Ez dute inolako patroirik jarraitzen janzteko, ahal eta aldrebestuen, belarridun kapelak, kolore ezberdineko galtzerdi luzeak, oxigeno maskarak... edozer gauzak balio du atentzioa erakartzeko.Kogal: Institutuko uniformeak erabiltzen dituzte eta horrela haur itxura izaten dute. Gyaru: "Gal" hitzetik dator, zeinek girl hitza duen jatorri. Berez arropa guztia markakoa eta azkeneko modeloak izatea da tribu honen izateko ezaugarria. "Pijo" radikalak direla esan daiteke.Ganguro: Kuriosoa benetan, berez aurpegi beltza esan nahi du hitzak eta azala iluntzea da beraien ezaugarri nagusia. Normalean ez da eguzkia hartzeagatik, baizik eta kosmetikoak erabiltzen dituztela azala iluntzeko. Ilea argitu eta begietan borobil txuriak ere margotzen dituzte azalaren kolorea nabarmentzeko.Lolita: Arropa Victoriana-k jartzen dituzte, Rococo arokoak baina beraiek egindakoak normalean. Aldi berean zenbait azpi-tribu desberdin daitezke loliten barruan:Gothic lolita: Lolita eta gotikoen janzkerak nahastean sortzen da, normalean beltzez jantzirik.Sweet Lolita: Loliten janzkera argienak erabiltzen dituzte, arrosak eta txuriak batez ere. Haur edota panpina itxura izaten dute.Punk Lolita: Lolita eta punk estiloak nahastuz sortzen dira. Influentzia asko Londres-eko Camden-eko merkatutik etortzen zaie.Normalean tribu hauek eskuz egiten dituzte beren arropak eta moda munduan murgildurik dagoen profesional asko askotan joaten da tribuen artean jendeak bere burua nola janzten duen ikustera ideiak gero komertzializatzeko.Jose Luis AsensioMyaku.fanzine@gmail.com www.fanzinemyaku.blogspot.com