Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Hydra eta Olaztiko Udalaren laguntzarekin Sakanako Igeriketa Txapelketa antolatu du uztailaren 18an, astelehenarekin, 16:00etatik aurrera Olaztiko igerilekuan. Ondoko kategorietako igerilariek har dezakete parte: kimuek (2002-2001), haurrek (2000-1999) eta kadete-jubenilak (1994-1995-1996-1997 eta 1998). Uztailaren 15era arte eman daiteke izenaSakanako Igeriketa Txapelketan parte hartu ahal izateko izena ematea zabalik dago, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzura joz (948 464 866 telefonoa edo kirolak@sakana-mank.com). Izena ematen duten partaideen arabera autobusa antolatuko du Mankomunitateak.