Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Afizionatuen mailako Rural Kutxa talde sakandarrak garaipenak pilatzen jarraitzen du. Larunbatean Mungiako Sari Nagusia jokatu zen, 23 urtez azpikoa, eta talde sakandarreko Jordi Simon izan zen garailea, helmugara bakarrik heldu eta gero. Bere taldekide Yelko Gomez laugarrena izan zen, 58 segundora, eta Francisco Garcia eta Fran Moreno taldekideak zortzigarren eta hamargarren postuan, minutu bat eta sei segundora. Horrela, 27. garaipena lortu du Sakanako taldeak.Bestalde, atzo Dorletako Ama 33. Saria hartu zuen Gatzagak. Azysa-Conor taldeko Jorge Martin Montenegro argentinarra izan zen garailea, Rural Kutxako Paul Kneppersi 6 segundo aterata.