Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sanferminen bezperetan La Jarana peñak antolatutako entzierroko ibilbideko lasterketa tradizio handikoa bilakatzen ari da. Aurten 28. edizioa zuen probak, eta parte-hartze handia izan zuen, 581 korrikalarik eman baitzuten izena. Korrikalariek Santo Domingotik zezen plazara bitarteko 799 metroak osatu behar izan zituzten, 6 kategorietan banatuta: herri lasterketa, aitonak, gazteak, txikiak, federatutakoak eta egokitutako kirola.Federatutakoetan Ayrton Azkue (2:04) eta Aicha Bani (2:21) izan ziren garaileak. Ibai Uharte 15.a izan zen (2:17). Herri lasterketan Dennis Barbaro nagusitu zen (2:12). Ismael Lopez de Goikoetxea 11.a izan zen (2:19), Jose Ramon Asiain 49.a (2:44) eta Oscar Alonso 68.a (2:57). Aitonen mailan Cesar Sanz izan zen azkarrena (2:22). Kaxi Estarriaga etxarriarra hirugarrena sailkatu zen (2:23) eta Jose Maria Mercero 56.a (3:32). Egokitutako kirolean Rosa Jaka izan zen lehena (3:44).