Isidro Asurabarrena bigarrena Aritzalekuko supersprint triatloian

Guaixe 2011ko uztailaren 5a

Larunbatean 9. Aritzaleku Triatloia hartu zuen Leraten, Allozko urtegiaren alboan kokatua dagoen Aritzalekuko kanpinak. 500 triatleta aritu ziren, hiru distantzia ezberdineko lasterketetan banatuta: sprint proban, super sprint proban, eta distantzia erdian. Azken proba hau, aldi berean Nafarroako distantzia luzeko txapelketa izan zen. Bero sapa handiari egin behar izan zieten aurre.Distantzia erdian 101 triatleta aritu ziren lehian eta 1,9 km igerian, 83 km txirrindulan eta 21 km korrikan egin behar izan zituzten. Sabadell taldeko Miquel Blanchart izan zen azkarrena (4:01:18), Lagunak taldeko Raul Amatriaini 3 minutu eta 10 segundo atereaz (4:04:28). Emakumezkoetan, aldiz, TFN Triatloi Clubeko Lucy Gossage izan zen azkarrena (4:36:54), AC Triatlon taldeko Ana Casaresen aurretik (4:55:50). Amatriain eta Casares izan ziren Nafarroako distantzia luzeko txapeldunak. Hiruki Eguesibar taldeko Ignazio Mikeo 44.a izan zen (5:09:04).Supersprint distantzian (0,3 km igerian, 10 km bizikletan eta 2,5 km korrikan) 20 triatleta aritu ziren eta Daniel Saenz nagusitu zen guztien artean (44:52). Sakana Triatloi Taldeko Isidro Asurabarrena bigarrena izan zen, 13 segundo eskasera (45:02). Bikain aritu zen altsasuarra.Sprint distantzian (0,75 km igerian, 20 km bizikletan eta 5 km korrikan) aritu ziren triatleta gehienak, 170 inguru. Bunbury Thriathlon taldeko Matthew Pello izan zen jaun eta jabe (1:04:07). Sakana Triatloi Taldeko Javier Borrega altsasuarra 20.a sailkatu zen (1:12:25), eta talde bereko Amaia Gerrikagoitia 151.a (1:42:05), bosgarren emakumea.Txikiak bikainKategoria txikiak aintzat hartuz, Sakana Triatloi Taldekoak bikain aritu ziren. Prebenjaminetan Iker Iribar bigarrena izan zen, benjaminetan Gaizka Peñagarikano lehena, kimuetan Unai Iribar lehena eta haurretan Urko Peñagarikano lehena.