Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Etxarri Aranazko futbol taldearen eta Nafarroako Kirol Institutuaren laguntzarekin antolatutako futbol campusaren lehen txanda aste honetan hasi da. Lehen txanda honetan 10 eta 12 urte arteko 25 neska-mutiko ari dira futbolaren nondik-norakoetan murgiltzen, Xabier Lopez monitore altsasuarraren aginduetara. Aurten Etxarri Aranazko San Donato futbol zelaian gauzatzen ari da campusa. Teoria eta praktika uztartuz, aste osoa emanen dute lanean, 10:00etatik 13:00etara. Etorkizuneko futbolariek aipatu dutenez "oso kontentu eta gustura" dabiltza campusean.Hurrengo astean 13 eta 15 urte artekoen txanda izanen da.