Erkudenek bilduta

Guaixe 2011ko uztailaren 11

Domekan hainbat altsasuar Erkudengo ermita inguruan bildu zen, sainduaren bederatziurrena despeditzeko. Altsasuar erromesak oinez egin zuten Ulaiarren dagoen ermitara arteko bidea. Ohi bezala, lau emakume izan ziren sainduaren irudia bizkar gainean eraman zutenak. Behin ermitan, Rafael Ayarra meza eman zuen. Elizkizunaren ondoren, txistuen doinuak jendea dantzan jarri zuten. Akordeoilariak hartu zien gero txanda.