Titin-Zubietak aurrera Sanfermin Torneoan

Guaixe 2011ko uztailaren 11

Titinek eta Zubietak hasiera bikaina eman zioten Sanfermin Torneoari, Berasaluze VIII.ari eta Beginori 22-12 menpean hartu eta gero. Zubieta izan zen partidako onena, goitik behera agindu baitzuen. Bere eguna izan zen. Sekulako jokaldiak egin zituen, modu eta forma guztietan eman zion pilotari, eta Labriteko zaleak zutiarazi zituen, "Zubieta-Zubieta" ohiukatuz. Gaur, Irujo eta Merino II.a izanen dituzte aurkari gaueko hamarretatik aurrera hasiko den jaialdian. Lehia inportantea izango da, irabazleek finalerako txartela lortuko baitute. Ea Zubietak aurreko partida errepikatu ahal duen.