Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Kadeteen Trontza Txapelketa1.Oier Kañamares eta Imanol Kañamares: 5:292.Joanes Satrustegi eta Alain Ansotegi: 6:083.Xabier Sarratea eta Gaizka Jauregi: 7:214.Gari Satrustegi eta Izai Mauleon 10:49Nafarroako Kadeteen Trontza Txapelketan iazko txapeldunek, Andra Mari ikastolako Joanes Satrustegi eta Alain Ansotegi sakandarrek, ezin izan zuten beste urte batez txapela buru gainean mantendu. Kañamares lehengusuek, Oierrek eta Imanolek, izan zuten horren ardura. Larunbatean sanferminetan jokatutako finalean lau bikote lehiatu ziren, tartean bi sakandar: aipatutako iazko txapeldun Joanes Satrustegi eta Alain Ansotegi (Andra Mari), eta Gari Satrustegi eta Izai Mauleon (Andra Mari). Haiekin batera Berriozarko Oier eta Imanol Kañares eta Basaburua-Baztango Xabier Sarratea eta Gaizka Jauregi aritu ziren. 100 zentimetroko enborrari 10 korte eman behar izan zizkioten, etzanda. Berriozarko lehengusuak aurreratu ziren hasieratik eta beraiek izan ziren garaileak, merezimendu osoz, euren aurkari nagusi Joanes Satrustegi eta Alain Ansotegiri 51 segundo atereaz. Xabier Sarratea-Gaizka Jauregi izan ziren hirugarrenak, 1:52ra, eta Gari Satrustegi eta Izai Mauleon laugarrenak, 5:20ra.